Babesleku antiaereoak

Altxamendu militarra izan eta lau egunetara egin zuten lehen bonbardaketa euskal lurretan, Otxandion, hain zuzen ere. Erasoaldi hau eta Bilbon egin zituztenak kontuan harturik, eta izan zitezkeenak aurreikusita, euskal udalerrietan babeslekuak egiten hasi ziren.

 

Eusko Jaurlaritzak agindua eman zuen dekretu bidez herri guztietan babeslekuak eraikitzeko, herri horiek estrategikoki edo militarki balio handikoak izan ala ez. Gernikan, hain zuzen ere, alkateak udal arkitektoari agindu zion, gutxienez, sei babesleku publiko eraiki zitzan. Babesleku pribatu asko ere eraiki ziren aldi berean.

Honako hauek dira horietako batzuk:

1 - ANDRA MARI KALEKO BABESLEKUA (gaur egun suntsituta)

Babeslekurik handiena Andra Mari kalean kokatuta zegoen, gaur egun Turismo Bulegoa dagoen lekuan. Haren egitura kale osotik hedatzen zen (146m2) eta zurezko habe lodiz osatuta zegoen; horien gainean, lur-zakuz egindako teilatu bat zegoen jarrita. Proiektuak aurrikusten zuen teilatu hori altzairuzko xaflez sendotzea baina xafla horiek ez ziren garaiz heldu. Gainera, bonba apurtzaile batek teilatua jo eta erabat suntsitua utzi zuen. 450 pertsonentzako lekua zuen eta bonbardaketa izan zenean ia guztiz beteta zegoen.

 


 

2 - PASEALEKUKO BABESLEKUAK

​ Babesleku seguruenek Plaza de la Union-eko mendebaldera ematen zuten. Alde honetako horma mendi-mazelan kokatuta dago. Lau babesleku zulatu genituen kobazulo itxurakoak mendi-mazalean. Hamar (10) metro zuten sakoneran. Merkatu eta Eria inguruko jendea gordetzeko egin genituen lau babesleku hauek.

Castor Uriarte, udal arkitektoa (1937).

1936. urtean lau tunel egin ziren eta horietako bi 2018an berreskuratu ziren. Horietako batean, txikiena, amaitu gabe geratu zelako, hasierako eraikuntzaren maketa bat ikus daiteke. Bigarrenean, bonbardaketan han babestuta egon zirenen esperientzia bizi ahal izango dugu, argi eta soinuen efektuak dituen ikus-entzunezko bat martxan jarriz.

Ordutegia: 10:30 - 13:30 eta 15:30 - 21:30​


 

 


 

3 - ASTRA ARMA LANTEGIKO BABESLEKU ANTIAEREOA

​Talleres de Gernika(TdG) lantegiak bi babesleku eraiki zituen 1936ko irailean, bere langileentzat:

  • - Lehenengo babeslekuari “Astra” deitzen zaio orain, Astra 400 “la Puro” pistola enblematikoagatik, zeren pistola hori Gernikan fabrikatu baitzen XX.mendeko lehenengo erdian.
  • - Lantegi horretako bigarren babeslekuaren egiturak 22 metro luze eta 5 metro zabal da eta metro bateko lodiera duten horma sendoz osatua dago.

Hormigoizko bi eraikuntza horiek sabai aizun baten azpian zeuden “disimulatuta”; era horretan, airetik begiratuta, bonbardaketan parte hartu zuten hegazkinek ez zuten babesleku antiaereo gisa identifikatuko.


 


 

4 - TALLERES DE GERNIKAKO BABESLEKU ANTIAEREOA

 

 
​​​