Gernika-Lezamara etapa

(km 0) Gernika-Lumo

Gernika-Lumoko monumentuen gunea bisitatu eta gero Zearreta kaletik Lurgorri auzoraino abiatuko gara Mestikabaso izenarekin ezagutzen den lekutik pasatuz. Errigoitira, Santa Luzia ermita ondoan , dioan asfaltatutako bidea hartuko dugu. Mikene errekatxoa gurutzatu eta 100

bat metrotara, ezkerretatik igotzen den pista bat ikusiko dugu. Hemendik Bilikario mendira abiatuko gara eta bertatik joango gara dugu gure seinaleak eta PRren margo zuri eta horiak jarraituz. Harrizko mugarri bat ikusi bezain laster, bidegurutze batekin egingo dugu topo eta bertan ezkerreko bidea hartuko dugu, bidezidor batetatik beste errepide batetara jaitsiz. Ezkerretara jarraituko dugu eta Errigoitiko Pozueta auzoan dauden zenbait baserriren ondotik pasatuko gara. Desbideratu gabe, Gernika-Mungia errepide azpiko igarobidera iritsi arte jarraituko dugu. Hemendik Larrabetzura dioan errepidea gurutzatu beharko dugu Gerekizeko San Esteban ermitara iritsi arte.

(km 6,6) Gerekiz

Ermita ondoan Eskerikara eramango gaituen asfaltatutako bidea hartuko dugu, ondoren Landotz baserri ondotik irteten den pista batetara sartzeko. Pixka bat jaitsi eta gero ibai txiki baten ondotik dagoen bide batetatik jarraituko dugu kurba nabarmen batetara iritsi arte. Eskumatara egingo dugu bira eta Pepiena baserri ondora iritsiko gara. Baserria inguratu eta gero, eskumatara legarrezko pista bat hartuko dugu eta honek Aretxabalaga gailurreraino eramango gaitu Morga-Larrabetzu bidean. Larrabetzuko norabidean kontuz jarraituko dugu Astoreka auzoraino. Bertan ezkerretara dagoen desbideraketa bat hartuko dugu bide zahar batetatik, Goikolexalderaino jarraitzeko.

(km 15,4) Goikolexalde

San Emeterio eta San Zeledonio eliza eta gurutzea atzean utzi eta gero Larrabetzuko hirigune politean sartuko gara errepidetik, ondoren Lezamara joateko. Puntu honetan, udaletxeak, pelegrinek atseden har dezaten egokitutako gunean gaua pasatzea edo Bilbora iristeko gelditzen zaizkigun 10 kilometroak egingo ditugun erabaki beharko dugu. Egun horretan edo hurrengoan, erabakitakoaren arabera, Kristoren baseliza ondotik pasatuko gara, errepidetik irten gabe Zamudioko San Martin elizaraino jarraitzeko.

(km 22,7) Zamudio

Eliza ondoan industrialdera eramango gaituen desbideraketa bat hartuko dugu eta Txorierri korridoretik pasatu eta gero, eskumatara jarraituko dugu baserri baten ondoan, gero ezkerretatik Gastanazabalaga baserriaren hondakinetara iristen den bide bat hartzeko. Asfaltatutako bide batetatik Santo Domingo errepidera iritsi arte jarraituko dugu. Hemendik 50 bat metro ibili eta gero, Iturritxualde mendira eramango gaituen desbideraketa hartuko dugu eskumatara. Atsedenlekutik pasatu eta gero beste bide batetatik jaitsiko gara. Errepide gainean dagoen oinezkoentzako zubi batetatik pasatuko gara eta bertatik Bilboko Arabella auzora iritsiko gara. Hemendik Begoñara jaitsi eta Mallonako Galtzadatik jarraituko dugu Bizkaiko hiriburuko Santiagoko Katedralera iritsi arte.

(km 29,7) Bilbo​