Bombardaketa eta babeslekuak

Helbidea:
Turismo bulegoa

Telefonoa:
94 625 58 92

Email:
turismo@gernika-lumo.net

Prezioa:

​3.60 €


Iraupena: 2h

Taldeak​: 30 pertsonak

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen, azoka eguneko astelehen batean. Baina aurretik ere jakin zen Euskal Herrian, gerra zibilaren hasieratik bertatik, biztanleria babesteko neurriak hartzeko premia zegoela. Otxandioko (Bizkaiko hegoaldeko udalerria) eta Bilboko bonbardaketak izan ziren horren adierazgarri. Gernikari dagokionez, bisitaldiaren amaieran ikusiko ditugunak eraiki ziren lehenak:

  1. Pasealekuko babeslekua
  2. Astra arma fabrikako babeslekua

Frankoren hegazkin armadak  bazekien bonbardaketek zer-nolako izua eragiten zuten, eta arma psikologiko gisa erabiltzeak biztanleak desmoralizatuko zituela. Horrela,  errazago okupatuko zituen helburu estrategikoak.  Euskadiri min gehien eragin ziezaiokeena, bada, Gernika suntsitzea zen, hau da, lehen Euskal Lehendakariak karguari  zin egiteko aukeratu zuen hiribildua.

Euskeraz, erderaz eta ingelesez​.​​​​

 

Jatorria
Helmuga